HASIERA > HERRITARAK > ALBISTEAK

HERRITARAK

ALBISTEAK

BERRI NABARIAK

2024 // 04 // 23 - EFEO-K PRENTSA AHORRA



EUSKAL FISIOTERAPEUTEK JARDUNALDI BAT ANTOLATU DUTE DONOSTIAN, EUREN LANAK ZIUN DUEN GARRANTZIAREN GAINEAN JARDUTEKO

Helburua da aztertzea fisioterapeutak zer-nolako zeregina duen paziente kritikoak eta erdikritikoak luzaroan immobilizatu ondoren sor daitezkeen arnasketa-arazoak, arazo muskulu eskeletikoak eta kognitiboak tratatzeko orduan

Deustuko Unibertsitatearen Donostiako Campusean egingo dira jardunaldiak, eta nazioko eta nazioarteko 200 fisioterapeuta, mediku intentsibo, pneumologo eta erizain inguru bertaratuko dira

Hizlari nagusia Federico Gordo mediku intentsiboa izango da, ZIUn fisioterapiak eta errehabilitazio goiztiarrak duten eragin onuragarriari buruzko aditu garrantzitsuena

Euskadiko Fisioterapeuten Elkargo Ofizialak (EFEO) eta Deustuko Unibertsitateko Osasun Zientzien Fakultateko Fisioterapia Sailak “ZIUko FISIOTERAPEIAREN II. JARDUNALDIA” antolatu dute maiatzaren 24an eta 25ean, Deustuko Unibertsitatearen Donostiako Campusean. Jardunaldiaren helburua da aztertzea fisioterapeutaren esku hartzeak zer-nolako garrantzia duen paziente kritikoentzat, ZIUko diziplina anitzeko taldearen barruan. Izena emateko eta jardunaldiaren programa xehatua ikusteko, jardunaldiaren webgunera jo dezakezue. Jardunaldietara nazioko eta nazioarteko 200 fisioterapeuta, mediku intentsibo, pneumologo eta erizain inguru bertaratuko dira.

Fisioterapeutek parte hartzen dute ZIUko pazienteen maneiuan inplikatutako diziplina anitzeko taldean, eta haien helburu terapeutikoa da immobilizazio luzeen eta larritasun egoeraren ondorioz sor daitezkeen arnasketa-arazoak, arazo muskulu eskeletikoak eta kognitiboak prebenitzea eta tratatzea.

Ikerketa zientifikoek erakutsi dute fisioterapiak funtzionaltasuna eta ondorioak hobetzen dituela eta ZIUn garatutako ahultasunaren eragina murrizten duela, bai eta haizegailu mekaniko gabe igarotako egun kopurua ere. Halaber, ingresatuta igarotako egunen kopurua murrizten du, bai ZIUn baita ospitaleko plantan ere. Hori dela eta, ZIUko disziplina anitzeko taldeetan fisioterapeutak sartzeak hainbat onura ditu paziente kritikoentzat eta osasun sistemaren kostu eraginkortasunarentzat.

Frantzian, Kanadan, Brasilen, Erresuma Batuan edo Italian ez bezala, Espainiako ZIUetan fisioterapeuten presentzia eta aplikagarritasuna murriztua da, ondorioak prebenitzeko eta kostuak murrizteko balio handiko osasun-arloko lanbidea bada ere. Hori dela eta, Fisioterapeuten Elkargoak haien presentzia "naturala, jarraitua eta asistentzia zerbitzuetan erabat integratua" izatea aldarrikatzen du.

Euskadiko egoera

Euskadin, ZIUko paziente baten eguneko batez besteko kostua 2.000 eurokoa da. Gainera, gaixoak, gelditasuna, haizegailu mekanikoa, hanturazko prozesua edo gaixotasun bera dela eta, hainbat konplikazio garatzen ditu. Egoera horrek ez egokitzapen fisikoa, funtzionala, indarra eta muskulu masa galtzea, eta hainbat erasan multisistemiko dakartza.

Afekzio horiei guztiei “ZIUn gartutako ahultasuna” esaten zaie, eta ospitaleratzeak iraun bitartean gertatzen da, baina gerora ere luzatu daiteke. Desgaitasun iraunkorra ere eragin dezake.

Fisioterapiak kasu horietan egiten duen lana zuzenean lotuta dago, pazientearen hobekuntzarekin ez ezik, kostuen murrizketarekin.

Federico Gordo eta Dani Martíren inguruan

Hizlari nagusia Federico Gordo izango da, mediku intentsibista erreferentea, "Aireztapen mekanikoaren teknikan" espezializatua eta Henareseko Unibertsitate Ospitaleko Medikuntza Intentsiboaren Zerbitzuko burua. Besteak beste, “Hormarik gabeko ZIU” proiektua garatu du, ospitalean arriskuko pazienteak modu goiztiarrean detektatzeko modelo bat, ohiko plantetan aldez aurretik esku hartzeko aukera ematen duena.

Dani Martí fisioterapeutak ere (beste nazioko eta nazioarteko figura bat) hitz egingo du jardunaldian. Bartzelonako Ospitale Klinikoko errehabilitazio zerbitzuko koordinatzailea da, eta Bartzelonako Unibertsitatean nazioarteko aipamena duen doktorea. Paziente kritikoetan aditua da, eta esperientzia kliniko handia du fisioterapiaren eta ZIUren arloan.

Berrietara itzultzea