HASIERA > HERRITARAK > ALBISTEAK

HERRITARAK

ALBISTEAK

BERRI NABARIAK

2024 // 02 // 26 - OSAKIDETZA - 2018-2019 EPE - FISIOTERAPEUTA



DESTINOAZ JABETZEKO INFORMAZIOA (IV)

DESTINOAK ESLEITZEKO FASEA: LANPOSTUAZ JABETZEKO INFORMAZIOA EPE 2018-2019

1.- Destinoa lortu dutenek hilabete daukate lanpostuaz jabetzeko, langile estatutario finkoa izateko izendapena jasotzen duen Ebazpena EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Aurreikusitako epe horretan esleitutako destinoaz ezin badira jabetu, harremanetan jarri beharko dira behealdeko telefono horretara deituz; horrela, hala badagokio, lanpostuaz jabetzeko epea luzatzeko eskatu ahal izango dute.

2.- Lanpostua jabetzan Osakidetzako Erakunde Zentraleko egoitzan hartuko da (Araba kalea 45, 01006 Vitoria-Gasteiz), 9:00 eta 13:30 bitartean. Aldez aurretik, hitzordua eskatu beharko da 945006338 / 945006150 telefonora deituz.

3.- Lanpostuaz jabetzeko epean esleipenduna Osakidetzan ari bada lanean, bere zentroko Pertsonaleko Zuzendaritzan jakinarazi beharko du lanpostua utziko duela, jabetzerako aurreikusitako egunaren aurretik, aurrerapen nahikoaz, zentro horrekin duen zerbitzu- harremana amaituko bada.

4.- Esleitutako destinoaz jabetzeko, interesdunak dokumentazio hau eraman beharko du Osakidetzako Erakunde Zentraleko egoitzara:

- NAN, pasaportea edo gidabaimena.

- OTI edo Gizarte Segurantzako kartilla (Gizarte Segurantzako alta-zenbakia).

- Mediku-azterketarenziurtagiria, Osakidetzako Prebentzio Zerbitzuakemana.

- Zinpeko deklarazioa edo promesa, inolako administrazio publikoko zerbitzutik baztertua ez dagoela eta. Dokumentu hau Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuak eskainiko du.

Erantzukizunpeko deklarazioa, Adingabekoaren Babes Juridikoari buruzko urtarrilaren 15eko 1/1996 Lege Organikoaren 13.5 artikulua betetzearen eta Sexu-delitugileen erregistro zentraletik egiaztagiria eskuratzeko baimena, Osakidetzako zuzendari nagusiaren urriaren 13ko 1314/2016 Ebazpenarekin bat etorriz.

- Elkargoko kide izatearen egiaztagiria, deialdiko oinarri espezifikoetan hala eskatzen denean.

5.- Araudian jasotzen diren arrazoietako bat dela-eta esleipenduna ez balitz esleitutako destinoan hasiko (eszedentzia bateraezintasunagatik, familia-eszedentzia, amatasun-baja…), lanpostuaz jabetzeko unean horren berri eman eta egiaztatzeko behar den dokumentazioa aurkeztu beharko luke.

6.- Lanpostuaz jabetzen diren esleipendunak, dagokien zerbitzu-erakundean hasi beharko dira lanean lanpostuaz jabetu eta hurrengo egunean.

Gehiago ikusi

Berrietara itzultzea