HASIERA > HERRITARAK > ALBISTEAK

HERRITARAK

ALBISTEAK

BERRI NABARIAK

2023 // 12 // 01 - EFEO-K PRENTSA AHORRA



EUSKADIKO FISIOTERAPEUTEN ELKARGOAK EUTSI EGITEN DIO OSASUN ARLOKO LANBIDE-INTRUSISMOAREN AURKAKO BORROKARI

Arau berriak erregulazio-esparru bat izango du, osasun-esparrutik kanpo helburu terapeutikoak dituzten esku-terapiak egitea debekatzeko.

Urte luzez borrokan aritu ondoren, Euskadiko Fisioterapeuten Elkargo Ofizialak (EFEO) pozik dagoela adierazi du Euskadiko zentro, zerbitzu eta establezimendu sanitarioak baimentzea arautzen duen Dekretua aldatzeak eragingo duen agertoki berriarekin. Aldaketa Auzitegi Gorenaren 2021eko azaroaren 3ko Epaiaz geroztik modu nabarmenagoan bultzatu da (STS 1310/2021, 2021eko azaroaren 3koa).

Arau berriak erregulazio-esparru bat izango du, sendoa eta itzulingururik gabekoa, osasun-esparrutik kanpo helburu terapeutikoak dituzten esku-terapiak egitea debekatzeko.

Aipatutako epaitza ordenamendu juridikoan sartu da bete-betean eta balio handiko tresna bihurtu da, aintzat hartu beharrekoa zentro eta zerbitzu sanitarioak, osasun-publizitatea ikuskatzeko eta kontrolatzeko kidegoak baimentzearen arloko ebazpen-irizpideetan. Azken batean, azpimarratzen da osteopatia, kiropraxia, kiromasajeak edo osasun-arazoak eta sintomak tratatzea xede duen beste edozein teknika eskaintzen dituzten zentroak derrigorrezko baimen sanitarioa lortu behar duten zentro sanitariotzat hartu behar direla.

EFEOk inoiz ez du zalantzan jarri osteopatia, kiropraxia edo kiromasajea izaera terapeutiko nabarmena duten berariazko esku-hartze metodoak direla Esku-terapiari lotuta dauden eta Fisioterapiaren jardueraren parte diren teknika eta kontzeptuen izaera sanitarioa historikoki defendatu izan du azken hamarkadetan kolektibo profesional horrek, uztailaren 3ko CIN 2135/2008 Aginduaren arabera.

Ildo horretan, Euskadiko Fisioterapeuten Elkargoak aitortu eta positiboki balioesten du Eusko Jaurlaritzak abiarazi duen araudi-proposamena, eta erabat eta baikortasunez partekatzen du haren xede orokorra: “osasun-arazoei ekitea osasun-arloko profesionalen eskumen esklusiboa dela identifikatzea eta erregulatzea, interpretaziorako tarterik utzi gabe, osasun-arloko intrusismoaren aurka izan genezakeen tresnarik indartsuena izango da”.

Erakunde arteko lankidetza

EFEOren eta Eusko Jaurlaritzaren arteko erakunde arteko lankidetza funtsezkoa izan da araudi-proposamena sustatu eta, ondoren, garatu eta abian jartzeko. “Aitortzen dugu proposamenaren balioa, eta eskertzen ditugu Osasun Sailarekin batera lan egiteko eta elkarrekin parte hartzeko aukerak; hala, arrakastaz egingo diogu aurre arautu, konfiantza-irizpideak zehaztu eta euskal herritarren osasuna ahalik eta gehien babestu eta zainduko duen etorkizuneko lege-esparru bati. Hala bada, ulertzen dugu Dekretu berriaren azken idazketak Auzitegi Gorenaren epaia aplikatzeko jarraibideak sentsibilitate bereziz errespetatu behar dituela”, adierazi du EFEOko presidente Iban Arrienek.

EFEOk osasuna babestearen eta euskal herritarren alde duen konpromisoak bide luzea markatu du, eta horren ondorio da “osasun arloko lanbide-intrusismoaren kontrako gure borroka, etengabea eta saiatua, jeloskortasun korporatiboak edo eskumen-borrokak baino zerbait gehiago izatea. Herritarren osasuna zaintzeaz eta babesteaz dihardugu, oinarrizko eskubideak baitira, nahiz eta, askotan, eskubide horiek arrisku-egoeran jarri diren”, azpimarratu du Arrienek.

Elkarrizketak

Onda Cero: https://cofpv.org/4dic2023_ondacero.mp3

Onda Vasca: https://cofpv.org/4dic2023_ondavasca.mp3

Berrietara itzultzea