HASIERA > HERRITARAK > ALBISTEAK

HERRITARAK

ALBISTEAK

BERRI NABARIAK

2023 // 10 // 04 - EFEO-K PRENTSA AHORRA



EUSKAL FISIOTERAPEUTEN KOLEKTIBOAK ZAHARTZARO BERRIAREN KONTZEPTUA JORRATZEKO JARDUNALDIA ANTOLATU DU DONOSTIAN

Euskadiko Fisioterapeuten Elkargoak (EFEO) zientzia-jardunaldi bat antolatu du urriaren 5erako eta 6erako, zahartzaro berriaren kontzeptua jorratzeko eta sustatzeko. Horren xedea da bizitzaren bigarren erdia ongizatez eta osotasunez bizitzen ikastea

Jardunaldia Donostiako Deustuko unibertsitatearen campusean egingo da, eta izen-ematea eta programa osoa EFEOren webgunean kontsulta daitezke.

Diego Bernardini familia-mediku eta gerontologo espezialista izango da hizlarien zerrendaburu.

Euskadiko Fisioterapeuten Elkargo Ofizialak “El papel de la fisioterapia en la nueva longevidad / Fisioterapiaren zeregina zahartzaro berrian” jardunaldia antolatu du biharko eta etziko (urriaren 5a eta 6a), Donostiako Deustuko unibertsitatearen campusean. Topaketak Geriatria eta Gerontologia Euskal Elkartearen, SEGGaren Fisioterapiako lan-taldearen eta AEFaren Geriatria eta Gerontologiako Fisioterapia azpi-taldearen berme zientifikoa du.

Izen-ematea eta programa osoa EFEOren webgunean kontsulta daitezke. Jardunaldiak zahartzaro berriaren kontzeptua jorratzea eta sustatzea du helburu. Fenomeno horrek bizitzaren etapa berri hori adin biologikoan finkatu gabe bizitzearen alde egiten du, eta erronka handi gisa planteatzen du aurreko hamarkadetako bizipenak baliatzea. Ildo horretatik, osasuna izatea ez da bakarrik gaixorik ez egotea.

Zahartzaro berria paradigma berri gisa planteatzen da, non pertsona, eskubideen subjektu gisa eta herritartasun osoa baliatuta, bizi-luzetasunak dakarren fenomeno sozial berriaren protagonista bihurtzen den. Hala ere, fenomeno horrek baditu bere arrisku eta erronkak. Ildo horretan, Fisioterapiaren rola eta autonomiaren zaintza funtsezkoak dira.

Diego Bernardini

Diego Bernardini familia-mediku, gerontologo espezialista eta zahartzaro berriaren arloan erreferentea izango da jardunaldian parte hartuko duten 15 hizlari baino gehiagoren zerrendaburu. Buenos Airesen (Argentina) jaio zen, eta Medikuntza eta Geriatria arloko doktoradutza egin zuen Salamancako Unibertsitatean. Adinekoetan espezializatua da, eta familia-medikuntzan, geriatrian, osasun publikoan, errehabilitazioan eta heziketa medikoan trebatu zen AEBn (American Board of family Physician), Ingalaterran (University College of London) eta Suitzan (World Health Organization).

Akademiko eta ikertzailetzat hartzen da, baina aholkularitza estrategikoan ere aritzen da. Nazioarteko hizlaria eta helduen eta adinekoen osasun eta ongizatearen dibulgatzailea da. Haren ustez, “zahartzaro berria ez da gehiago bizitzearekin lotutako kontzeptua, baizik eta hobeto bizitzearekin lotutakoa, modu osoagoan, adineko pertsonak gizarteko partaide eta kide aktiboak izanik. Bizitzaren bigarren erdirako ikuspegi berria da”.

Berrietara itzultzea