MENU
HASIERA > HERRITARAK > ALBISTEAK
Euskadiko Fisioterapeuten Elkargoak (EFEO) hitzaldi bat antolatu du biharko, urriaren 4a, Bilbon, zahartzaro berriaren kontzeptua jorratzeko eta sustatzeko. Horren xedea da bizitzaren bigarren erdia ongizatez eta osotasunez bizitzen ikastea.
“Descubre cómo vivir con plenitud después de los 50 / Deskubritu nola bizi bete-betean 50 urte bete ondoren” hitzaldia doakoa da eta Bizkaiko Medikuen Elkargoan eman daiteke izena.
Diego Bernardini familia-mediku eta gerontologo espezialista izango da hizlaria.
Euskadiko Fisioterapeuten Elkargo Ofizialak “Descubre cómo vivir con plenitud después de los 50 / Deskubritu nola bizi bete-betean 50 urte bete ondoren” hitzaldia antolatu du biharko, urriak 4, 18:00etan, zahartzaro berriaren kontzeptua jorratzeko eta sustatzeko. Bizkaiko Medikuen Elkargoaren webgunean eman daiteke izena. Webgune horretan egingo da topaketa, doakoa eta interesdun guztientzat irekia.
Diego Bernardini familia-mediku, gerontologo espezialista eta zahartzaro berriaren arloan erreferenteak emango du hitzaldia. Haren ustez, “zahartzaro berria ez da gehiago bizitzearekin lotutako kontzeptua, baizik eta hobeto bizitzearekin lotutakoa, modu osoagoan, adineko pertsonak gizarteko partaide eta kide aktiboak izanik. Bizitzaren bigarren erdirako ikuspegi berria da”.
Zahartzaro berriak bizitzaren etapa berri hori adin biologikoan finkatu gabe bizitzearen alde egiten du, eta erronka handi gisa planteatzen du aurreko hamarkadetako bizipenak baliatzea. Ildo horretatik, osasuna izatea ez da bakarrik gaixorik ez egotea. Fenomeno hori ulertzeko 360 graduko ikuspegia behar da, berritzailea, eta, gainera, belaunaldi gazteenen eginkizuna gero eta garrantzitsuagoa da, baita bizi-luzetasunaren pedagogia izateko beharra ere.
Diego Bernardini
Buenos Airesen (Argentina) jaio zen, eta Medikuntza eta Geriatria arloko doktoradutza egin zuen Salamancako Unibertsitatean. Adinekoetan espezializatua da, eta familia-medikuntzan, geriatrian, osasun publikoan, errehabilitazioan eta heziketa medikoan trebatu zen AEBn (American Board of family Physician), Ingalaterran (University College of London) eta Suitzan (World Health Organization).
Akademiko eta ikertzailetzat hartzen da, baina aholkularitza estrategikoan ere aritzen da. Nazioarteko hizlaria eta helduen eta adinekoen osasun eta ongizatearen dibulgatzailea da.