HASIERA > HERRITARAK > ALBISTEAK

HERRITARAK

ALBISTEAK

BERRI NABARIAK

2023 // 09 // 22 - OSAKIDETZA



OSAKIDETZA 20-21-22+E EPE: FISIOTERAPEUTAREN PROBETARAKO BANAKETA ETA INFORMAZIOA

Dagoeneko ezagutu dezakezu abizenen araberako banaketa eta probarako garrantzitsua den beste informazioa

Osakidetzak Barakaldoko BECen egingo diren Fisioterapeuten 20-21-22+E EPEko probei buruzko informazioa argitaratu du enplegu publikoko atarian:

Fisioterapeutak. Irailak 29, ostirala, 13:30

Interes orokorreko datu hauek argitaratzen dira:

Pabiloiak probak hasi baino 30 minutu lehenago irekiko dira.

Azterketa egin ahal izateko, identitatea egiaztatzen duen dokumentu bat aurkeztu behar da: NAN, AIZ, pasaportea edo gidatzeko baimena.

Boligrafo urdina edo beltza ekarri beharko duzu.

Garaiz agertu behar da azterketa egingo den lekura.

Kontuan hartu behar da azterketa hasi ondoren ez zaiola inori sartzen utziko.

Komeni da proben tokira garraio publikoz heltzea, ziur aski zaila izango baita inguruetan aparkalekua aurkitzea.

Azterketen erantzunak Osakidetzako web gunean jarriko dira, izangai guztiek probak amaitu ondoren.

Argibidez gain, pabiloien eta abizenen arabera banatutako eremuen araberako banaketa ere adierazten dira.PDFa ikusteko:

Fisioterapeutak

Berrietara itzultzea