MENU
HASIERA > HERRITARAK > ALBISTEAK
Espainian, artritisak 200.000 pertsonari baino gehiagori eragiten die, mota guztietako sintomekin, hala nola mina, hantura, zurruntasuna, gorritasuna, eta indarra, trebezia eta mugikortasuna galtzea.
Pazientearentzat onuragarria da aktibo mantentzea eta ariketa fisikoa egiten jarraitzea.
“Artritisa. Elkarteen eta fisioterapiaren ikuspegia” (La Artritis, una mirada desde las Asociaciones y la Fisioterapia) izeneko biharko jardunaldirako izen-ematea doakoa da, eta Euskadiko Fisioterapeuten Elkargo Ofizialaren (EFEO) webgunearen bidez egin daiteke.
Bihar, irailak 8, Fisioterapiaren Munduko Eguna da; izan ere, Terapia Fisikoaren Munduko Konfederazioa (WCPT, ingelesezko siglak) eratu zela ospatzen da. Elkartea mundu osoan lan egiten duten 600.000 fisioterapeutak baino gehiagok osatzen dute. Helburua da fisioterapeutek osasun publikoari eta pertsonei begira egiten duten lanaren eta ekarpenen garrantzia azpimarratzea.
Aurten ere, Euskadiko Fisioterapeuten Elkargo Ofiziala (EFEO) egun horretako ospakizunetara elkartzen da. Bihar, gaixotasun erreumatikoak dituzten pazienteen Euskal Herriko elkarteekin batera, doako online jardunaldia egingo du artritis erreumatoideari eta espondiloartritis axialari buruz. Bertan, erreumatologia diziplina anitzeko ikuspegitik tratatzeko tresnak jorratu eta eskainiko dira, eta gogoan izan behar da Fisioterapiak funtsezko zeregina duela gaixotasun horiek tratatzean.
Topaketa, programa, hizlari eta izen-emateari buruzko informazioa eskura duzu hemen: www.diamundialfisioterapiacofpv.com
200.000 pertsona kaltetu
Uste da Espainian 200.000 pertsonak baino gehiagok dutela gaixotasun hori. Ezaugarri nagusia mintz sinobialaren hantura kronikoa da, eta ondorioz hainbat sintoma agertzen dira, hala nola mina, hantura, zurruntasuna, gorritasuna, eta indarra eta mugikortasuna galtzea. Muga horiek eguneroko jarduerak egitea zailtzen dute, baita lan egitea eta beste pertsonekin harremana izatea ere.
Artritisa edozein adinarekin ager daiteke; nahiz eta zenbait artritis-mota ohikoagoak diren adinekoetan, haur eta gazteei ere eragin ahal die.
Artritisa duten pazienteen tratamenduaren oinarrietako bat aktibo mantentzea eta egunerokoan garrantzizkoak diren jarduerak egiten jarraitzea da, hala nola ariketa fisikoa. Jarduera fisikoa fisioterapiako profesionalek agintzen dute, eta pazientearen gaitasunera egokitzen da, atsedenaren eta ariketaren arteko oreka lortzeko. Hoberena da pazientearen beharretara egokitutako ariketa-programa prestatzea, indarra, erresistentzia, mugikortasuna eta ariketa-maila areagotzeko; hala, gaixotasun kardiobaskularrak ere izatea saihets daiteke.
EFEOri buruz
Euskadiko Fisioterapeuten Elkargo Ofiziala 3.334 elkargokide* (% 69 gizonak eta % 31 emakumeak) dituen elkargoa da, eta elkargokideen banaketa geografikoa honelakoa da: kideen % 47 Bizkaian dago, % 38 Gipuzkoan eta % 15, berriz, Araban. EFEOren helburua da sektoreari eragiten dion eta indarrean dagoen araudiari buruzko informazio garrantzitsua eta eguneratua eskaintzea, baita fisioterapiari lotutako arloetan aholkularitza espezializatua ematea ere, segurtasunaren berme osoz lan egiten duen kolektibo lehiakorra izate aldera.
*2022/12/31ko datuak