Erreklamatzeko epea (idatzizko azterketa eta ahozko azterketa): uztailaren 1etik 7ra bitartean, biak barne.
IVAPeko ebaluazio-arloak erreklamazioa aztertuko du. Beraz, proba berriz zuzenduko da (dagoeneko hirugarren edo laugarren zuzenketa izango da, kasuan-kasuan) eta berraztertzearen emaitza (gai/ez-gai) behin betiko emaitzak argitaratuta jakinaraziko da.
IVAPeko azken deialdi honetan egiaztatu diren hizkuntza-eskakizunak uztaileko kontratazio-zerrendak eguneratzeko hartuko dira kontuan; izan ere, IVAPen jakinarazpenaren arabera, tituluaren baliozkotasun-eguna 2023ko ekainaren 30a izango da. Dena den, ez da beharrezkoa izango Osakidetzako langileek, ezta EEPko hautagaiek ere, curriculumean hizkuntza-eskakizun berria erregistratzea, Osakidetzak ofizioz sartuko baititu SAPen.