HASIERA > HERRITARAK > ALBISTEAK

HERRITARAK

ALBISTEAK

BERRI NABARIAK

2023 // 07 // 04 - OSAKIDETZA



LANBIDE-KARRERAKO OHIKO DEIALDIA 2022: ESKATZEKO PROZESUA

Izena emateko epea: 2023ko ekainaren 29tik (osteguna) 2023ko abuztuaren 2ra

Osakidetzak 2022 ekitaldiko lanbide-karrerako ohiko deialdia eskatzeko epea ireki du.

Osakidetzaren arabera, deialdi horretan parte har dezakete eskariak egiteko epearen barruan Osakidetzan lanean diharduten langileek, bai eta egoera parekagarrian daudenek ere.

Osakidetzan zerbitzuak emateko eskakizunak 2023ko ekainaren 29ra arte bete beharko dira.

Eskatutako mailara iristeko behar diren urteak 2022ko abenduaren 31ra arte zenbatuko dira.

Eskariak

Partaide bakoitzak eskari bakarra egin beharko du lanbide-garapeneko aplikazio informatikoan (https://lanbidegarapena.osakidetza.eus). Xede horrez, Intraneten edo Osakidetzaren webgunean eremu bat gaituko da.

Eskariak aurkezteko epea 2023ko ekainaren 29tik 2023ko abuztuaren 2ra zabalduko da.

Garrantzitsua da eskariaren frogagiria eskuratu eta artxibatzea.

Informazio gehiagorako kontsultatu honako fitxategi hauek:

• Osakidetzako zuzendari nagusiaren ekainaren 19ko 1184/2023 Ebazpenari buruz egindako ohiko galderak

Gidaliburua

• Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusiaren ekainaren 19ko 1184/2023 Ebazpena

Berrietara itzultzea