MENU
HASIERA > HERRITARAK > ALBISTEAK
Euskadiko Fisioterapeuten Elkargo Ofiziala (EFEO) Espainiako Fisioterapeuten Elkargoetako Kontseilu Nagusiak (EFEKN) egindako salaketari batu zaio; Administrazioak herritarren osasuna arriskuan jartzen duela ohartarazi du, lehen arretako pazienteak gimnasioetara bidaltzen dituztelako tratatzera.
Euskadiko Fisioterapeuten Elkargo Ofizialak (EFEO) Administrazioaren ikuspegia zalantzan jarri du, eta Espainiako Fisioterapeuten Elkargoetako Kontseilu Nagusiak (EFEKN) egindako salaketari batu zaio. Ohartarazi du intrusismoa sustatzen ari dela eta herritarren osasuna arriskuan jartzen dela, lehen arretako pazienteak gimnasioetara bidaltzen dituztelako tratatzera.
Kirolaren Konferentzia Sektorialak 2022ko maiatzaren 9an hartutako erabakiaren bidez, ariketak preskribatzeko programak ezarri nahi dira lehen arretako (LA) medikuek eta erizainek Ariketa Fisikorako Unitate Aktiboak izenekoetarantz deribazio fisikoak egin ondoren. Unitate horiek kirol-zentro publikoetan egongo dira, eta gorputz- eta kirol-hezkuntzaren arloko profesionalek zuzenduko dituzte.
Espainian osasun-lanbideetako Kontseilu Nagusiek azaroaren 21eko agirian patologiak zituzten pertsonak plan horretatik baztertzeko eskatu zuten, preskripzioa beti osasun-profesionalen artean egin behar den osasun-egintza bat baita. Era berean, uste da osasun-langileek ezarri behar dutela ariketa pazienteentzako tratamendu gisa.
EFEKNk komunikatu berria egin du, eta EFEO haren aldekoa da. Horren arabera, "duela 50 urte baino gehiagotik fisioterapeutek pazienteekin ariketa terapeutikoa egiteko legezko eskumena dute, eta pazienteak bere patologia hobetu edo sendatze aldera behar dituen ariketa-programak preskribatu, diseinatu, ezarri, gauzatu eta zuzentzeko prestatuta eta trebatuta daude. Lanbide-jardunbidearen barruan, ariketa terapeutikoa pazienteak tratatzeko erabiltzen den terapiarik ohikoenetarikoa da”.
Fisioterapeutak, ordea, ez daude ezarri nahi den programa horren barnean, ez ariketa terapeutikoa preskribatzeko, ez eta programa ezartzeari begira beste osasun-profesional batzuek egiten dituzten deribazioak hartzeko ere.
EFEKNren komunikatuak lau arazo oso larri azpimarratzen ditu:
1. Ekonomikoak: Europako funtsak egitura parasanitario berria sortzeko inbertitzen ari dira, eta pazienteak fisioterapeutetara bideratzearekin bikoizten da, ohiz lehen arretak hala egin arren. Kontseiluak gogorarazi du zentzuzkoagoa litzatekeela baliabide horiek lehen arreta indartzeko erabiltzea.
2. Juridikoak: Medikuek eta erizainek pazienteak gorputz- eta kirol-hezitzaileetara bideratzen badituzte, gerta liteke osasunaren arlokoak ez diren langileek pazienteak tratatzea jarduera fisikoaren bidez, eta egintza hori fisioterapeuten berezkoa da. Zigor Kodearen arabera, lanbide-intrusismoaren delitua izan daiteke. Gainera, osasunaren arlokoak ez diren profesionalengana bideratzeak arau-hauste deontologikoak, datuak babestearen eremukoak eta erantzukizun zibilaren arlokoak dakartza.
3. Osasun publikoa: Medikuek eta erizainek gorputz- eta kirol-hezitzaileengana bideratzen dituztenean, tratamendua izan zezaketen pazienteen gaixotasunak areagotu eta larritzen dira, haiek ez baitira osasunaren arloko profesionalak eta ez baitute gaitasunik. Hala, lehen arretako sistemek karga handiagoa dute. Dagoeneko gainezka daude, eta ondorioak larriak dira.
4. Gardentasuna: Kontseiluaren komunikatuak zalantzan jartzen du auzi honen jatorria, hasiera batean tresna digital bat garatzeko Europako programa batetik sortu baita. Kirolen Kontseilu Nagusiak, berriz, programa hori prestakuntza-ekimen bihurtu du, Ariketa Fisikorako Unitate Aktiboak sortu eta unitate horietarako profesional arduradunak kontratatzeaz gain.
Horregatik, EFEKNk dio “zalantzan jartzen duela Europako funtsak behar bezala gauzatzen ari ote diren, prestakuntzaren ehunekoak (oso txikia) funtsen iruzurrezko erabilera ez ote duen ezkutatzen”.
Halaber, EFEKNk ez du arrazoi gardenik aurkitzen “azaltzeko nola eusten dion Kirolen Kontseilu Nagusiak programari halako egiturarekin, osasun-eskumenik gabe eta, beraz, patologiak tratatzeko gaitasunik gabe”.
Horregatik, Espainiako Fisioterapiak eskatzen du ebazpena eta programa indargabetzea. Bestela, lanbideak mobilizazioak hasiko ditu herritarrak eraso horretatik babesteko eta Europar Batasunari jakinaraziko dio funts horien erabilera zein den, iker dezan.
Berrietara itzultzea