HASIERA > HERRITARAK > ALBISTEAK

HERRITARAK

ALBISTEAK

BERRI NABARIAK

2023 // 05 // 04 - EFEO-K PRENTSA AHORRA



EFEO, ESAME eta BASQUE HEALTH CLUSTER erakundeek bat egin dute ikerketa klinikoko gazte profesionalen talentua garatzeko

Helburua da osasun-zentroetan ikerketa klinikoko enplegua eskuratzeko gaitzea eta sustatzea, eta, halaber, industria biofarmazeutikoren eta “medical devices” gailu medikoen kualifikazio handiko profesionalen eskaerari erantzutea.

Euskadiko Fisioterapeuten Elkargo Ofizialak (EFEO), Escuela del Medicamento (ESAME) erakundeak eta Basque Health Cluster (BHC) elkarteak hitzarmen bat sinatu dute. Agiri horren bitartez, ikasle eta gazte profesionalen talentua garatzeko konpromisoa hartu dute. Helburua da gazte horiek gaitu ahal izatea osasun-zentroetako ikerketa klinikoan eta/edo industria biofarmazeutikoaren eta “medical devices” gailu medikoen askotariko funtzio-arlotan lan egiteko, baldin eta fisioterapia eta fisioterapiaren esku-hartze terapeutikoak badituzte, sektore horretan kualifikazio handiko profesionalen gabeziari erantzun ahal izateko.

Horrela, EFEOk konpromisoa hartzen du ikerketa klinikoko profesional gisa lan egiteko gaitu nahi duten fisioterapeuten artean talentua identifikatuko duela, eta ESAME eta BHC erakundeekin lankidetzan arituko da talentu hori gaitzeko beharko den prestakuntza-ibilbidea diseinatzeko.

Bestalde, ESAME erakundeak adostu du lankidetzan arituko dela, elementu aktibo gisa, talentua gaitzen. Horretarako, prestakuntza-ibilbide bat baliatuko du, hala nola etengabeko prestakuntzako master-programak (ESAME-UAXen berezko tituluak), ziurtagiri profesionalak eta ESAME industria-doktoregoko programa, UAXekin (Alfontso X.a Jakituna Unibertsitatea) lankidetzan.

Basque Health Cluster (BHC) Euskal Autonomia Erkidegoko biozientzien eta osasunaren sektoreko erreferentziako elkarteak pertsonen osasuna eta bizi-kalitatea hobetzeko produktu eta zerbitzuak garatzen dituzten erakundeak ditu barne, eta konpromisoa hartu du profil profesionalen beharrizanak identifikatzeko, hain zuzen ere, osasun-zentroetako ikerketa klinikoaren arloek eta/edo fisioterapiaren askotariko funtzio-arloek behar dituztenak, bai eta industria farmazeutikoak, bioteknologikoak eta “medical devices” osasun-produktuenak behar dituztenak ere.

Era berean, akordioa bere bazkideen artean zabalduko du, ESAMEn matrikulatutako ikasleek beren master, ziurtagiri edo industria-doktoregoko praktikak egin ditzaten BHCren osasun zentro eta/edo enpresa bazkideetan. Gainera, ESAME eta EFEOrekin lankidetzan arituko da talentua erakarri beharko duen prestakuntza-ibilbidea diseinatzeko eta fisioterapiarekin lotutako esku-hartze ez farmakologikoetako irakasleak eskaintzeko.

Berrietara itzultzea