HASIERA > HERRITARAK > ALBISTEAK

HERRITARAK

ALBISTEAK

BERRI NABARIAK

2023 // 04 // 18 - EFEO-K PRENTSA AHORRA



Euskadiko Fisioterapeuten Elkargo Ofizialak elkargokide erretiratuak omendu ditu

2022an erretiratutako lankideek fisioterapiaren alde egin duten lan handia aintzatetsi da.

Apirilaren 1ean, Euskadiko Fisioterapeuten Elkargo Ofizialak (EFEO) 2022an erretiratu diren elkargokideei omenaldia egin zien Vitoria-Gasteizko Europa Jauregian. Topaketa horren xedea izan zen profesional horiek osasun-diziplina hori garatzearen eta hedatzearen alde egindako lana aitortzea.

Aintzatespen horrek omenaldia egiten die bizitza osoan fisioterapian jardun ondoren lekukoa gazteenei eman dietenei, fisioterapiaren alde elkarrekin lanean jarraitu eta aurrera egin dezaten.

Topaketan, omenduek zein bertaratuek azken hamarkadetan bizitako aldaketak nabarmendu zituzten, bai eta lanbidearen bilakaera eta garapena eta fisioterapiak gizartean lortu duen aintzatespena ere.

Guztira, 17 erretiratu omendu zituzten, eta EFEOren oparia jaso ahal izan zuten. Gainera, familia eta lagunekin batera egindako lunch batez gozatu ahal izan zuten. Honako hauek jaso ahal izan zuten aurrez aurre saria: José Miguel Amostegi Azkue jn., Miren Arantza Zabala Olea and. eta Maite Mingo Landa and.

José Miguel Amostegi Azkue jauna fisioterapia obstetrikoan, uroginekologikoan eta pelbiseko min kronikoan aditua da. Pelbiperineologiako Fisioterapiako Espainiako Elkarteko (SEFIP) presidentea da, Euskal Herriko Fisioterapeuten Elkarteko presidente ohia, Fisioterapeuten Espainiako Elkarteko presidenteordea, Espainiako eta atzerriko hainbat unibertsitatetako irakaslea, lan ugariren egilea, hizlaria Deustuko Unibertsitatean egindako Antzutasunari buruzko Nazioarteko Kongresuan eta Fisioterapiako I. Euskadi Sarietako Ibilbide Profesionalaren kategorian saritutako lehena 2014an.

Miren Arantza Zabala Olea andreak bere bizitzako 43 urte eman ditu fisioterapia eta minen prebentzioa lantzen, eta pixkanaka jarduketa-eremua zabaldu du arreta zuzeneko eremuetan: neurologia, kardiologia, arnasketa, muskulu-eskeletikoa, pelbis-zorua edo minaren neurobiologia. Irakaslea izan zen Bilboko Ospitale Zibileko Fisioterapia Eskolan eta Osakidetzaren Langile Ez Sanitarioak Prestatzeko Programaren barruko “Gaixoen maneiua” ikastaroan 1994-2006 bitartean; Galdakaoko Ospitaleko Kontseilu Teknikoko eta Zuzendaritza Kontseiluko kidea izan zen 2002ko apirilaren 10az geroztik eta Galdakaoko Ospitaleko 2005-2009 II. Plan Estrategikoa egiteko laguntzaile-lanetan aritu zen. 2019an, Fisioterapiako V. Euskadi Sarietako Ibilbide Profesionalaren saria jaso zuen.

Maite Mingo Landa andrea 42 urtez fisioterapiaren arloan lanean aritu da. Garuneko paralisian aditua zen lehen fisioterapeuta izan zen; ASPACE Bizkaian egin zuen lan, elkarte hori abian jarri zenean, ondoren plaza atera eta arlo publikoan lan egiteko.

Era berean, bertaratu ezin izan bazuten ere, honako lankide hauek ere omenaldia merezi dute: Jon Herrero Erquiñigo jn., Jesús Tolosa Calvo jn., Fernando Maza Diego jn., José Ángel Ramos Gómez jn., Miren Garbiñe Aizpurua Odriozola and., Mª Luisa López Cortés and., Mª Luisa Pérez Álvarez de Eulate and., María Iciar Nafarrete Jauregui and., José Estanislao Sarasua Salsamendi jn., Antonio Pazo Domínguez jn., Juan Miguel Sáez de Lafuente Arrausi jn., Mª Cruz Celarain Pérez and., Jon Arruti Arrieta jn. eta Belén González Arriaga and.

Halaber, aintzatespen oso berezia egin zitzaion Emilio Morlán Garrido jaunari, uztailaren 3an zendu baitzen. Fisioterapian jardun zuen bizitza osoan, Fisioterapeuten Espainiako Elkarteko bazkide sortzailea izan zen, eta haren Euskadiko Ordezkaritzako Zuzendaritza Batzordeko kidea izan zen 1969an eta 1997an. 1984an Unibertsitateko Diplomaturako I. Ikasketa Plana sortzeko batzordean parte hartu zuen, bai eta Euskadiko lehenengo Fisioterapia Eskola sortu zuen batzordean ere. Fisioterapiako III. Euskadi Sarietako Ibilbide Profesionalaren kategoriako saria jaso zuen 2018. urtean.

Berrietara itzultzea