HASIERA > HERRITARAK > ALBISTEAK

HERRITARAK

ALBISTEAK

BERRI NABARIAK

2023 // 02 // 08 - BOE



Osasun-Zentroetan maskara erabiltzen jarraitu behar da.

BOEn gaur 65/2023 Errege Dekretua argitaratu denez eta horrekin lotuta kontsulta ugari jasotzen ari garenez, argitu nahi dugu gure zentroetan maskara erabiltzeko derrigortasunak indarrean jarraitzen duela, eta berdin dio emandako zerbitzua banakakoa edo taldekoa izatea.

Derrigortasun hori Errege Dekretu horren 1. puntuaren ondorioa da. Honako hau dio puntu horrek:

1. Sei urtetik gorako pertsonak maskara erabiltzera behartuta daude honako kasu hauetan:

a) Langileak, bisitariak eta pazienteak (ospitaleratutako pertsonak izan ezik, beren logelan daudenean), osasun-zentroetan eta -zerbitzuetan, farmaziako bulegoetan eta botikinetan daudenean, urriaren 10eko 1277/2003 Errege Dekretuan xedatutakoa betez (osasun-zentro, -zerbitzu eta -establezimenduak baimentzeko oinarri orokorrak ezartzen dituena).

b) Zentro soziosanitarioetako langileak, egoiliarrekin kontaktuan daudenean edo horien leku berean daudenean; eta bisitariak, egoiliarrak dauden leku berean daudenean.

Esteka honetan eskuragarri duzue 65/2023 Errege Dekretuaren testu osoa: https://www.boe.es/boe/dias/2023/02/08/pdfs/BOE-A-2023-3292.pdf

Berrietara itzultzea