HASIERA > HERRITARAK > ALBISTEAK

HERRITARAK

ALBISTEAK

BERRI NABARIAK

2022 // 12 // 20 - EFEO-K PRENTSA AHORRA



Euskadiko Fisioterapeuten Elkargo Ofizialak VII. Euskadiko Fisioterapia Sariak banatu ditu

Sariek zenbait profesionalek azken urtean fisioterapiaren alde egin duten lana saritzen dute

Sarien artean nabarmentzen dira urteko fisioterapeutaren saria, fisioterapiako ibilbide onena eta ikerketa-lan onena

Euskadiko Fisioterapeuten Elkargo Ofizialak (EFEO) joan den abenduaren 17an banatu zituen Euskadiko Fisioterapia Sariak, ekitaldiaren VII. edizioan, zenbait profesionalek urtean zehar osasun-diziplina garatu eta hedatzeko egin duten lana saritzeko.

Sariek bost kategoria dituzte, eta epaimahai profesional batek banatu ditu, Euskadiko Fisioterapeuten Elkargo Ofizialaren presidentea buru zelarik.

Ikerketa Saria, fisioterapia garatu eta finkatzeko funtsezko motorretako bat, Ana Listak irabazi zuen, Definición clínica de debilidad de la musculatura respiratoria en nuevos valores de referencia de las presiones respiratorias máximas de población española adulta sana: estudio multicéntrico lanagatik.

Urteko Fisioterapeuta Onenaren Saria Belén Sanchok irabazi zuen, goiko gorputz-adarren arloan egindako ekarpen bikainagatik, bereziki eskuaren eta eskumuturraren arloan, baita bere prestutasunagatik eta prestakuntza-arloarekin lankidetzan aritzeagatik ere. Ingalaterrako esku-sozietateko kidea da, Oxfordeko Unibertsitateak ziurtatuta, esku artritikoaren tratamenduan. Horrez gain, eskuko terapeuten Espainiako Elkarteko kidea, zenbait nazioarteko kongresutako berrikusle zientifikoa eta Euskal Herriko Unibertsitateko irakaslea ere bada, besteak beste.

Bestalde, Jon Herrerok irabazi zuen Ibilbide Profesional Onenaren Saria, Fisioterapiari eskainitako bizitza saritzeko. Fisioterapia eta Erizaintzako diplomaduna, Gizarte graduatua, goi-mailako teknikaria Industria Harremanetan eta Lan lizentziaduna, beti egon da lotuta Osakidetzarekin eta Mutua La Fraternidad erakundearekin lan-arloan. Gainera, beti izan du lotura EFEOrekin, batzordekide izan baitzen legegintzaldi batean, presidenteordea hirutan eta presidentea batean, eta 1. zenbakiko elkargokidea da.

Beti egin du borroka fisioterapiaren alde, nekaezin, eta parte-hartze aktiboa izan du FEBNk hartutako erabaki garrantzitsuenetan; halaber, Batzar Nagusiko kide izan zen azken bi hamarkadetan. Horrez gain, lanbidea babestu du Eusko Legebiltzarrean, askotan, eta lekualdatze eta topaketa formal ugaritan egon da Euskadiko eta Estatuko osasun-agintaritza nagusien aurrean. Urte askoren ondoren, duela gutxi erretiratu zen, ohore guztiekin.

Fisioterapiari buruzko Informazio Pieza Onenaren Saria Cadena Ser kateko A Vivir Euskadi programari eman zioten, Arreta Goiztiarreko Fisioterapiaren III. Jardunaldi Nazionalei maiatzean emandako estaldura bikainagatik, eta mahai-inguru batekin hedatzeagatik. Saria Aloña Velasco programako zuzendari eta aurkezleak jaso zuen.

Azkenik, Fisiolagun Sariak fisioterapiaren arlokoak izan gabe hura sustatzen duten Euskadiko enpresak saritzen ditu, eta Rheinmetall Abadiño enpresak irabazi zuen, doako Fisioterapiako Prebentzioko Barne Zerbitzua sortzeagatik langile guztientzat. 2015eko maiatzean hasi zen, eta espazio espezifiko bat du zerbitzu horrentzat, instalazioak erreformatu ondoren. Víctor Royuela Rheinmetall-eko giza baliabideen arduradunak jaso zuen saria.

Berrietara itzultzea