HASIERA > HERRITARAK > ALBISTEAK

HERRITARAK

ALBISTEAK

BERRI NABARIAK

2022 // 12 // 14 - EFEO-K PRENTSA AHORRA



Deustuko Unibertsitateak hainbat aditu bilduko ditu fisioterapiaren diziplinetako azken aurrerapen zientifikoak aztertzeko

“Fisioterapiaren alorrean Ezagutza Transferitzeko I. Jardunaldia eta Tailerrak” egingo dira datorren abenduaren 16an eta 17an, Deustuko Unibertsitatearen Donostiako campusean, Euskadiko Fisioterapeuten Elkargo Ofizialak eta Deustuko Unibertsitateak antolatuta

Datorren abenduaren 16an eta 17an, Fisioterapiaren alorrean Ezagutza Transferitzeko I. Jardunaldia eta Tailerrak izango dira Deustuko Unibertsitatearen Donostiako campusean, Euskadiko Fisioterapeuten Elkargo Ofizialak antolatuta, Deustuko Unibertsitateko Osasun Zientzien Fakultatearekin batera. Jardunaldi horien helburua da fisioterapiaren hainbat diziplinatako azken aurrerapen zientifikoak zabaltzea eta praktikan jartzea da. Horretarako, izen handiko hamabi aditu izango dira Donostian, hainbat diziplinatakoak.

Jardunaldiak bi formatutan egingo dira. Ostiralean, fisioterapia traumatologikoaren eta kirolaren, minaren, zahartzearen, bihotz-biriketakok patologiaren eta prozesu onkologikoen inguruko azken ebidentziak eta tratamendurik egokienak aztertuko dira. Larunbatean, tailer praktikoen txanda izango da. Talde txikietan, bihotz-biriketako, onkologiako eta geriatriako patologiei buruzko jakiteak praktikara eraman ahal izango dira.

Jardunaldien irekiera ekitaldian honakoek hartuko dute parte:

Iban Arrien, Euskadiko Fisioterapeuten Elkargo Ofizialeko lehendakaria.

Xabier Riezu, Deustuko Unibertsitateko Donostiako Campuseko errektoreordea.

Ane Arbillaga Etxarri, Fisioterapia Saileko zuzendaria, Deustuko Unibertsitatea.

Informazio gehiago eta egitaraua

Berrietara itzultzea