MENU
HASIERA > HERRITARAK > ALBISTEAK
Euskadiko Fisioterapeuten Elkargo Ofizialak (EFEO) goiko gorputz-adarretako artrosiari buruzko jardunaldi bat antolatu du, Fisioterapiaren Munduko Eguna ospatzeko xedearekin. Bertan, aurtengo gaia aipatu da: artrosia edo osteoartritisa (OA).
Artrosia afekzio artikular ohikoena da (520 milioi pertsonak pairatzen dute munduan) eta ezintasun-maila altua eragiten du, minaren ondorioz
Pazientearen mina ariketa terapeutikoa erabilita arintzeak aukera ematen du medikamendu analgesikoen kontsumoa murrizteko, eta, horrela, pazientearen bizi-kalitatea hobetzen da, gehien bat adinekoa bada
Bihar, irailak 8, Fisioterapiaren Munduko Eguna ospatuko da; izan ere, Terapia Fisikoaren Munduko Konfederazioaren (WCPT; ingelesezko siglak) eraketa ospatzen da. Elkarte horrek munduan lan egiten duten 600.000 fisioterapeuta baino gehiago biltzen ditu. Bere helburua da fisioterapeutek osasun publikoan eta pertsonekin egiten duten lana eta ekarpena nabarmentzea da.
Beste urte batez, Euskadiko Fisioterapeuten Elkargo Ofizialak (EFEO) egun hori ospatuko du; hala, goiko gorputz-adarretako artrosiari buruzko jardunaldia antolatu du. Bertan. WCPTk hautatako gaia landuko da: artrosia edo osteoartritisa (OA).
Artrosi kasuen % 60 belaunekoak diren arren, goiko gorputz adarretako artrosia jorratuko da, desgaitasun-maila txikiagoa sortzeagatik berandu trata daitezen eta pazienteek koadro larriak eta denboran zehar bilakatutakoak izan ditzaten ekiditeko.
Jardunaldian (erabat doakoa da), tresnak emango dira errizartrosiak (eskuko afekziorik ohikoena) tratatzeko, bai eta osteoartritis akromioklabikularrareko eguneraketak ere. Beti ere ariketatik abiatuta abordatze terapeutikoa erabilita, artrosia tratatzeko funtsezko tresna gisa.
Topaketari, programari, hizlariei eta izen-emateari buruzko informazio guztia hemen aurki daiteke: https://diamundialfisioterapiacofpv.com/efeo-fisioterapiaren-munduko-eguna/
Artrosia duen pazientea
Artrosia afekzio artikular ohikoena da (520 milioi pertsonak pairatzen dute munduan) eta ezintasun-maila altua eragiten du, minaren ondorioz Pazienteek artrosia eta artritisa nahastu ohi dituzte; artritisa mintz sinobialaren hantura kronikoagatik nabarmentzen da, eta, horren ondorioz, mina agertu eta mugikortasuna mugatzen da. Artrosia kartilagoaren higadura-prozesua da, adinari, gehiegizko pisuari, aurretiazko kirurgia artikularrari eta genetikari lotua.
Gaur egun, artrosia duten pazienteak diziplina anitzeko ikuspuntua erabilita abordatzen dira, eta fisioterapeutak funtsezko zeregina dauka. Ariketa terapeutikoa lehenengo lerroko tratamendua da artrosia duen pazientearentzat eta fisioterapeutaren hezkuntza-lana garrantzitsua da artikulazioen mugimendua hobetzeko eta muskuluak indartzeko.Pazientearen mina ariketa terapeutikoa erabilita arintzeak aukera ematen du medikamendu analgesikoen kontsumoa murrizteko, eta, horrela, pazientearen bizi-kalitatea hobetzen da, gehien bat adinekoa bada.
Berrietara itzultzea