HASIERA > HERRITARAK > ALBISTEAK

HERRITARAK

ALBISTEAK

BERRI NABARIAK

2022 // 07 // 22 - EFEO-K PRENTSA AHORRA



Euskadiko fisioterapeutek “Fisioterapiari buruzko Elkarrizketak” kanpaina abiarazi dute, 3 bideoren bidez Fisioterapiak hainbat patologiaren prebentzioan eta tratamenduan duen ezinbesteko zeregina erakusteko

Euskadiko Fisioterapeuten Elkargo Ofizialak (EFEO) gizartea sentsibilizatu nahi du taldean lan egitearen eta pazientearen beharrak entzun eta horiei erantzutearen garrantziari buruz. Halaber, aldarrikatu nahi dute Fisioterapia Lehen Mailako Arretako zerbitzuetan sartzeko behar handia dagoela.

Euskadin, gaur egun, 3.249 fisioterapeuta elkargokide eta Fisioterapiako 317 zentro daude. Zifra horrek argi erakusten du langabezia tasa oso txikia duen lanbide horretako autonomoen komunitatean hazkuntza handia izan dela.

Euskadiko Fisioterapeuten Elkargo Ofizialak (EFEO) gaur bertan aurkeztu du “Fisioterapiari buruzko elkarrizketak” kanpaina berria. Horren bidez erakutsi nahi du Fisioterapiak ezinbesteko zeregina duela tradizionalki lanbide horri lotzen zaizkion zerbitzuetatik harago doazen hainbat patologiaren prebentzioan eta tratamenduan. Hiru bideok osatzen dute ekimena, zeinetan hiru protagonista nagusiren arteko elkarrizketa ikus daitekeen: pazientea, medikua eta fisioterapeuta. Hiru profil horien elkarrizketaren bidez erakusten da taldean behar bezala lan eginda hainbat patologiatarako (min kronikoa, emakume askori eragiten dioten zoru pelbikoko afekzioak eta haurren minbizia) irtenbideak lor daitezkeela. Gaixotasun horiek izan dituzten pazienteen eta haien patologiatarako irtenbideak eta erantzunak aurkitzeko taldean jardun duten mediku eta fisioterapeuten benetako testigantzak daude ikus-entzunezkoetan. “Ekimen honen bidez gizarteari jakinarazi nahi diogu fisioterapeutek zeregin giltzarria daukagula gaixotasun askoren irtenbideetan; betiere, pazientearen tratamenduaren mediku arduradunekin koordinazioan lan eginda. Erakutsi nahi dugu Fisioterapia Lehen Mailako Arretan sartzea aukera bikaina dela patologia askoren prebentzioa hobetzeko eta horietarako erantzunak aurkitzeko. Gero eta ohikoagoa da euskaldunak fisioterapeutarenera joatea, baina oraindik ere ez daukate argi noraino lagundu dezaketen profesional horiek kanpainako bideoetan tratatzen diren patologietan eta antzekoetan. Bideoetan, esate baterako, Fisioterapiako tratamendu baten bidez min kronikoa gainditu duen pazienteen kasuak ikus daitezke.

Fisioterapia milaka euskaldunen osasuna eta bizi-kalitatea hobetzeko ezinbesteko diziplina gisa finkatzen ari den une batean sortu da kanpaina hau, “nahiz eta oraindik ez den modu normalizatuan sartu Lehen Mailako Arretako zerbitzuetan. Espero dugu Euskadin, urte amaierarako, 18 fisioterapeuta egongo direla Lehen Mailako Arretako zerbitzuetan, egungo kopurua —lau profesional— hazteko; izan ere, kopuru horiek ez dira nahikoa 2,2 milioi biztanletik gorako populaziorako. Espainiako proportzioa 1 fisioterapeutakoa da 16.000-30.000 biztanleko. OMEk, aldiz, honako hau gomendatzen du: 1 fisioterapeuta 1.400 biztanleko. Alde handia dago, eta lehenbailehen zuzendu beharko genuke egoera hori”, azpimarratu dute Elkargoko ordezkariek.

Horrez gain, Fisioterapiak nabarmen gora egiten jarraitzen du Euskal Herrian. Gaur egun, 3.249 fisioterapeuta elkargokide eta Fisioterapiako 317 zentro daude hiru lurralde historikoetan. Bizkaia da buru (1.455 eta 162, hurrenez hurren); Gipuzkoak jarraitzen dio (1.260 eta 107), eta, azkenik, Arabak dugu (534 eta 48). Datuek azken urteetako Fisioterapiaren hazkunde handia uzten dute agerian; azken bosturtekoan ia mila elkargokide berri erregistratu dira. Fisioterapian, gainera, ia ez dago langabeziarik gaur egun.

“Fisioterapiari buruzko elkarrizketak” kanpainako hiru bideoak EFEOko web-orriaren eta sare sozialen bidez zabalduko dira, ahalik eta herritar gehienengana iristeko. “Espero dugu bideoak ikustean ulertuko dela zenbateraino lagun dezakeen Fisioterapeutak herritarren osasuna hobetzen”, adierazi dute.

Los tres vídeos de la campaña “Diálogos de Fisioterapia” se difundirán a través de la web y las RRSS del COFPV con la intención de llegar al mayor número posible de ciudadanos/as, “esperamos que su visualización ayude a mostrar hasta qué punto la Fisioterapia puede ayudarles a mejorar su salud”.

Berrietara itzultzea