HASIERA > HERRITARAK > ALBISTEAK

HERRITARAK

ALBISTEAK

BERRI NABARIAK

2021 // 12 // 14 - EFEO-K PRENTSA AHORRA



Dentisten eta estomatologoen alterazioen ondoriozko gaitzak saihesteko ariketarik onenak

• Abenduko “12 hilabete, 12 osasun-gomendio” kanpainak hainbat ariketa eta luzaketa proposatzen ditu odontologo eta estomatologoentzat, haien lanaren praktikarekin lotutako arazoak prebenitzeko.

• Euskadiko Fisioterapeuten Elkargo Ofizialak (EFEO) adierazi du egunean lau aldiz ariketa terapeutikoen serie laburrak egiteak giharren uzkurtzea ekidin edo zuzentzen duela.

Odontologo eta estomatologoek ordu ugari ematen dituzte egunean posizio deserosoetan, prezisio-lanak egiten dituzten bitartean. Egoera larriagoa bihurtu da pandemiaren eraginez, NBEak eraman behar baitituzte, eta horrek euren mugikortasuna mugatzen du.

Denborarekin, alterazio horiek giharrak uzkurtzen dituzte, eta horrek maiz bizkarreko, lepoko eta eskuetako mina eragiten du.

Hori dela eta, Euskadiko Fisioterapeuten Elkargo Ofizialak (EFEO) estomatologo eta odontologoen kolektiboari hainbat ariketa eta luzaketa proposatzen dizkie, euren lanaren praktikarekin lotutako minak ekiditeko.

“Fisioterapeutok hainbat gomendio eman nahi izan dizkiegu gure osasun-lankideei, giharretako tentsioa murriztu dezaten eguneroko praktikan. Haiek pazienteen aho-osasuna zaintzen dute, eta guk lagundu nahi diegu euren gihar eta hezurretako osasuna zaintzen”, azaldu du June Ruiz EFEOko presidenteordeak.

Iradokizun horiek EFEOren abenduko bideo-gomendioan jasotzen dira, eta hori “12 hilabete, 12 osasun-gomendio” kanpainaren parte da. Euskadiko Fisioterapeuten Elkargo Ofizialak ekintza hori lantzen du Madrilgo, Kataluniako, Nafarroako, Galiziako, Valentziako Erkidegoko, Kantabriako, Errioxako eta Aragoiko fisioterapeuten elkargo ofizialekin batera.

Ariketak eta luzaketak

Madrilgo fisioterapeutek estomatologo eta odontologoei gomendatzen diete ariketa terapeutikoen plan bat egiteko, bizkarra, lepoa, eskuak eta sorbaldak zaintzeko, eguneroko errutina gisa, min larriagoak ekidite aldera.

Plana 30 segundoko ariketa sinpleek osatzen dute, eta serieak egunean lau edo bost aldiz errepikatu behar dira.

1. Mugitzeko ariketak:

Bizkarra: flexioak eta luzaketak egitea, baita alboko ariketak eta errotazioak ere.

Lepoa: sekuentzia bat egitea gora, behera, eskuinera eta ezkerrera begiratuz.

Sorbaldak eta ukalondoak: besoak luzatu eta buruaren gainetik altxatzea. Ukalondoak tolestu eta eskuak garondoaren atzean gurutzatzea. Ukalondoak luzatu eta besoak jaistea. Eskuak bizkarraren atzera eramatea, ukalondoak tolestuz.

Eskuak eta eskumuturrak: eskuak ireki eta ixtea eta eskumuturrak biratzea.

Hankak: zatiari amaiera ematea sentadilla batzuekin, aulki bat erabiliz oinarri gisa.

2. Giharren luzaketak

Giharren luzaketak oso garrantzitsuak dira, eta eskuak, besoak eta lepoa lantzea dakarte.

Hormari begira, eskua ireki eta hormaren kontra jartzea, eta ukalondoa luzatuz urruntzea, gorputza eta burua kontrako aldera biratuz.

Posizio horretan, eskua altxatzea hormaren gainean, lau posiziotan, irudimenezko erloju baten esferari jarraituz erlojuaren orratzen kontrako norabidean. Honelakoa da progresioa: hasieran, eskua bostetan; ondoren, hiruretan; jarrian, ordu bietan; eta, azkenik, ordu baten.

Ariketak bi aldeekin egin behar dira, eta luzaketa-posizioa bakoitzean 30 segundo eman behar dira.

Gainera, Euskadiko fisioterapeutek gomendatzen dute maiz egitea jarduera fisikoa, eta minak jarraitzen badu kontsultara joatea.

“12 hilabete, 12 osasun-gomendio” kanpaina

“12 hilabete, 12 osasun-gomendio” kanpaina ekimenaren helburua da ohitura txarrek eragindako lesioak prebenitzea animazio-bideo labur batzuen bidez, zeinak hilero erreproduzitzen diren hainbat euskarritan, horien artean sare sozialak eta hedabideak.

El videoconsejo se publica mensualmente en el canal de YouTube del Colegio: https://www.youtube.com/channel/UCeQClaRDBOQKLyKmJUgRH7g

Berrietara itzultzea