HASIERA > HERRITARAK > ALBISTEAK

HERRITARAK

ALBISTEAK

BERRI NABARIAK

2021 // 08 // 10 - EFEO-K PRENTSA AHORRA



7 aholku haurdunaldiaren eta ebakuntzaondo obstetrikoaren ostean runningari berriz ekiteko

Abuztuko “12 hilabete, 12 osasun gomendio” kanpainaren arabera, berriro korrika egiten hasi baino lehen beharrezko da perineo, abdomen eta ipurmasaileko muskuluetan indarra berreskuratzea.

Euskadiko Fisioterapeuten Elkargo Ofizialak (EFEO) azaldu du fisioterapia uroginekologikoak irakatsi egiten diela etorkizuneko amei, haurdunaldian zehar eta erdiondoan, pelbis zorua sasoian mantentzen, eta hori ezinbestekoa da runninga praktikatzeko orduan.

Euskadiko Fisioterapeuten Elkargo Ofizialak (EFEO) haurdun geratu diren korrikalariei fisioterapeutaren kontsultara joatea gomendatzen die, gorputzak izango dituen aldaketa garrantzitsuak ezagutzeko eta haurdunaldian zehar gorputza runningera nola egokitu behar den jakiteko.

Hain zuzen ere, fisioterapia uroginekologikoak etorkizuneko amei, haurdunaldian zehar eta erdiondoan, irakatsi egiten die haien pelbis zorua zaintzen eta sasoian mantentzen, zeina ezinbesteko alderdia den runninga berriro modu seguru eta osasuntsuan praktikatzeko. Ebakuntzaondo obstetrikoen ondoren edo beste edozein arrazoirengatik entrenamenduetan geldialdi bat egon denean ere aplika daiteke.

Hori da “12 hilabete, 12 osasun gomendio” kanpainako bideo-gomendioaren gogoetetako bat. Kanpaina hori Euskadiko Fisioterapeuten Elkargo Ofizialak (EFEO) antolatzen du, Madrilgo Erkidegoko, Kataluniako, Nafarroako, Galiziako, Valentziako Erkidegoko, Kantabriako, Errioxako eta Aragoiko elkargoekin batera, eta abuztukoaren helburua haurdunaldiaren ostean lasterketara itzultzen diren korrikalariak dira.

“Korrika egitea inpaktu jarduera da eta beharrezkoa da gorputza estimulu honetara modu mailakatuan ohitzea. Erditu ondoren, eta kirol jarduera honetara itzuli baino lehen, beharrezkoa da perineo, abdomen eta ipurmasaileko muskuluetako indarra eta kontrola berreskuratzea” azaldu du EFEOko presidenteorde June Ruizek.

Fisioterapiak lagundu egiten du geldialdi baten ondoren lasterketarako funtzionaltasuna berreskuratzen eta gorputza prestatzen. Hona hemen Fisioterapeuta Elkargo Ofizialak abuztuko bideo-gomendioan jasotako gomendioetako batzuk:

1.-Ekidin distantzia luzeak, muskulatura osoko presioa areagotzen dute, baita pelbis zorukoa ere. Hobe da astean 15 minutuko 3 saio egitea 45eko bakarra baino.

2.-Hobe da zangokada labur gehiago ematea laburrak eta luzeak baino, hortaz, lasterketaren abiadura areagotu gabe minutuko 180 urrats ematea gomendatzen da.

3.-Lurzoru gogorrak, asfaltoa edo bizikleta bidea esaterako egonkorragoak dira, baina inpaktua kudeatzeko lasterketa teknika ona izatea eskatzen dute.

4.-Aukeratu ibilbide lauak. Ezin bada, hobe da igoerak korrika egitea eta jaitsierak oinez.

5.-Zapatillek egokiak izan behar dute kirol hau egiteko, eta egoera onean egon behar dute.

6.-Ez izan presarik, berreskuratzeko kasu bakoitzerako ardura espezifikoak daude.

7.-Eskatu aholkua zure fisioterapeutari.

”12 hilabete, 12 osasun-gomendio” kanpaina

“12 hilabete, 12 osasun-gomendio” ekimenaren helburua da ohitura txarren ondoriozko gaitzak prebenitzea, hilero, hainbat euskarritan (sare sozialetan eta hedabideetan, adibidez) argitaratzen diren animaziozko film labur batzuen bitartez.

Bideo-gomendioa hilero argitaratzen da Elkargoaren YouTube-ko kanalean: https://www.youtube.com/channel/UCeQClaRDBOQKLyKmJUgRH7g

Berrietara itzultzea