Gaurko egunean, apirilak 19, Elkargo honek "erantsita datorren" Osasun Sailaren ohar informatiboa jaso du. Bertan ezinbesteko taldeen txertoaren etetea eta oraindik txertoa hartu ez duten talde horietako pertsonei, zita adinaren arabera dagokienean emango zaiela jakinarazten da.
Euskadiko Fisioterapeuten Elkargo Ofizialetik eta gainontzeko Euskal Osasun Elkargoetatik, erabaki honek, Lurralde Arteko Osasun Kontseiluak adostutako txertoen lehentasunak kontrajartzen dituela ulertzen dugu eta honek txertaketaren zain dauden profesionalen ekitatearen printzipioaren aurkako diskriminazioa suposatzen du.
Hori dela eta, premiazko protesta neurriak hartzen eta estrategia kolektiboak antolatzen ari dira kaltetutako gainerako osasun elkargoekin batera, txertaketa prozesuaren justifikaziorik gabeko etenaldia salatuz eta txertaketa estrategia berbideratzen saiatuz.