HASIERA > HERRITARAK > ALBISTEAK

HERRITARAK

ALBISTEAK

BERRI NABARIAK

2021 // 01 // 12 - EFEO-K PRENTSA AHORRA



Postura-aldaketak, jarduera fisikoa eta ariketa, sedentarismoari aurre egiteko tandem "perfektua"

“12 hilabete, 12 osasun-gomendio” kanpainaren urtarrileko helburua herritarren “sedentarismoari aurre egitea” da.

Euskadiko Fisioterapeuten Elkargo Ofizialak (EFEO) posturaz aldatzea eta aktibazioa lantzea gomendatzen du, etorkizunean giltzadura edo giharretako gaitzik ez izateko.

Euskadiko Fisioterapeuten Elkargo Ofizialak (EFEO) ziurtatu du jarduera fisikoa eta ariketa terapeutikoa ezinbestekoak direla sedentarismoari aurre egiteko: https://www.youtube.com/watch?v=XX_ItfVTkac

Hori da “12 hilabete, 12 osasun-gomendio” kanpainaren bideo-aholkuaren gaietako bat; kanpaina hori Euskadiko Fisioterapeuten Elkargo Ofizialak Madrilgo Erkidegoko Fisioterapeuten Elkargo Profesionalarekin, Kataluniako Fisioterapeuten Elkargoarekin, Nafarroako Fisioterapeuten Elkargo Ofizialarekin, Galiziako Fisioterapeuten Elkargo Ofizialarekin, Valentziako Erkidegoko Fisioterapeuten Elkargo Ofizialarekin, Kantabriako Fisioterapeuten Elkargo Ofizialarekin, Errioxako Fisioterapeuten Elkargo Ofizialarekin eta Aragoiko Fisioterapeuten Elkargo Profesionalarekin elkarlanean gauzatzen du eta, hilabete honetan, herritarren “sedentarismoari aurre egitea” du xede.

Bideo laburrean azaltzen den eran, posturaz aldatzea eta aktibazioa lantzea gomendatzen da, etorkizunean giltzaduretako edo giharretako gaitzak saihesteko. Horrez gain, sintomarik izatekotan profesional batengana jotzeko ere gomendatzen da. 45 minututik behin altxatzea, bizkarra luzatzea edo posturaz aldatzeko alarma bat jartzea dira elkargoaren iradokizunetako batzuk, besteak beste. Jarraibide horiez gain, jarduera fisikoa ere gomendatu dute, hala nola oinez ibiltzea, igeri egitea, korrika egitea edo bizikletan ibiltzea, besteak beste.

“Sedentarismoak larriki eragiten dio gure bizi-kalitateari, gehiegizko pisua edo obesitatea izateko arriskua areagotzen baitu, baita gaixotasun kardiobaskularrak izateko arriskua ere” adierazi du EFEOko lehendakariorde June Ruizek; gainera, azpimarratu du beharrezkoa dela jarduera fisikorik ezari aurre egitea, bai lan-esparruan, bai gizartean, eta, horretarako, eguneroko mugimendua, jarduera fisikoa eta ariketa konbinatu behar dira.

Zehazki, jarraibide horiez gain, oinez ibiltzea, igeri egitea, korri egitea edo bizikletan ibiltzea gomendatu dute, besteak beste. Koronabirusaren ondoriozko osasun-krisiak eragindako ezohiko egoera honetan ere, eta jarduera horiek egiteko tokirik ez izanik ere, Ruizek azpimarratu du “beharrezkoa” dela etxean ariketa fisikoa egitea, profesionalen jarraibideak aintzat hartuta. Horregatik, herritarrak mugitzera animatu ditu, “posturarik onena hurrengoa baita".

“12 hilabete, 12 osasun-gomendio” kanpaina

“12 hilabete, 12 osasun-gomendio” kanpaina Madrilgo Erkidegoko Fisioterapeuten Elkargo Profesionalaren eta Kataluniako, Euskadiko, Nafarroako, Galiziako, Valentziako Erkidegoko, Kantabriako, Errioxako eta Aragoiko Fisioterapeuten Elkargo Profesionalen ekimen bat da. Kanpainaren helburua da ohitura txarrek eragindako lesioak prebenitzea, eta, horretarako, hilero animazioko bideo laburrak argitaratzen dituzte hainbat euskarritan, hala nola sare sozialetan eta komunikabideetan.

Berrietara itzultzea