HASIERA > HERRITARAK > ALBISTEAK

HERRITARAK

ALBISTEAK

BERRI NABARIAK

2018 // 12 // 20 - EFEO-K PRENTSA AHORRA

Euskadiko Fisioterapeuten Elkargo Ofizialak Fisioterapiako IV. Euskadi Sariak eman ditu

Sariek hainbat profesionalek azken urtean fisioterapiaren alde egin duten lana aitortzen dute

Sarien artean, ibilbide profesionalik onenari emandako saria eta ikerketa-lan onenari egindako aitortza daude

Euskadiko Fisioterapeuten Elkargo Ofizialak (EFEO) Fisioterapiako Euskadi Sarien IV. edizioa antolatu du, ekitaldi honetan hainbat profesionalek osasun-lanbide hau garatzen eta zabaltzen egindako lana aitortzeko.

Edizio honetan, aitortzak egin dira ezarritako bost kategorietatik lautan; hutsik geratu da gradu amaierako lan onenari lotutako kategoria. Hala, fisioterapiari buruzko Informazio-testurik Onenaren Saria Libe Agirre kazetariak irabazi du, Bizkaia Irratiko Lau Haizetara goizetako programakoak, ezin hobeto eman duelako fisioterapiaren inguruko alderdien berri, eta horrek aukera eman dio euskal gizarteari haren ezagutza zabala izateko.

2018ko Fisioterapeuta Onenaren Saria Juan María Morales Fisioterapiako doktoreak irabazi du. “Hacia una Fisioterapia basada en la Evidencia Científica” (Ebidentzia Zientifikoan oinarritutako fisioterapia baten alde) blogean idazten zuen, eta orain Lafisioterapia.net-en zabaltzen ditu jakintzak, gure lanbideko erreferentziazko blogetako bat. Sari horrek 500 euroren prestakuntza-beka bat ere badakar, eta Euskadiko fisioterapiak aurrera egin dezan inplikatu dela aitortzen du.

Ikerketa ezinbesteko motorretako bat da fisioterapia garatzeko eta finkatzeko, eta Saioa Echelecu Esteirok eta Eder Bikandi Latxagak irabazi dute aurtengo Ikerketaren Saria, “CORE STABILITY EN FÚTBOL PROFESIONAL: Desde la validación de dos test de fuerza de la región central (core) hasta su entrenamiento” lanagatik. Sariak 1.000 euro eta 500 euroko prestakuntza-beka ditu.

Bestalde, Fernando Maza Diegok irabazi du Ibilbide Profesional Onenaren Saria; sari horrek fisioterapiari emandako bizitza oso bat aitortzen du. Fernando Mazak lau hamarkadaz garatu du jarduera profesionala: hainbat gaitzetarako tratamendu espezifikoak egituratu ditu, eta gizakiaren osotasunetik eta integritatetik abiatuta fisioterapia-lanketak egitearen ikur bihurtu da.

Fisioterapiako IV. Euskadi sariak Fisioterapiaren esparruko profesionalek osatutako epaimahai profesional batek hautatu ditu.

premiados

Berrietara itzultzea