HASIERA > HERRITARAK > ALBISTEAK

HERRITARAK

ALBISTEAK

BERRI NABARIAK

2015 // 06 // 15 - EFEO-K PRENTSA AHORRA

Euskal fisioterapeutek herritarrei zuzendutako zerbitzu eta informazio praktikoak eta gomendioen atal espezifiko bat biltzen dituen webgune berria estreinatu dute

Esparru digital berriak zentroen eta elkargokidetutako profesionalen bilatzaile bat ere eskaintzen du, sektoreak pairatzen duen instrusismoaren aurka borroka egiteko

Era berean, www.cofpv.org atariak elkargokideei zuzendutako zerbitzuak eta gardentasuna hobetu ditu, erakundearen memoriak eta informazio ekonomikoa eta prestakuntza-ikastaroei buruzko atal berezi bat txertatu txertatu direlarik

Euskadiko Fisioterapeuten Elkargo Ofizialak (EFEO) webgune berria estreinatu du gaur, fisioterapia herritarrei gehiago hurbildu eta gai honekin lotutako alderdi guztiei buruzko informazio zehatza partekatzeko asmoz. Webguneak lesioak saihestu eta bizimodu osasuntsuagoa egiteko gomendio espezifikoak biltzen dituen atal bat ere eskaintzen du. Hilero eguneratuko diren kontseilu horiekin batera, atari berriak zentroen bilatzailea eta elkargokideen bilatzailea eskaintzen ditu, profesional tituludunen identifikazioa erraztu eta lanbideak pairatzen duen instrusismoaren aurka borrokatzeko.

“Internet mundura irekitako leihoa dugu, eta gardentasun handiagoa lortu eta gure lurraldeko herritarrei informazio hobea eskaintzeko asmoz, goitik behera eraberritu nahi izan dugu gure esparru digitala”, nabarmendu du Jon Herrero EFEOko presidenteak. Euskal fisioterapeutek azaldu dutenez —2.000 elkargokide baino gehiago daude dagoeneko—, webgune berriak erreferentziazko esparrua izan behar du fisioterapia arloko pazienteentzat (oraingoentzat eta gerokoentzat). “Balizko lesioak saihesten eta herritarren bizi-kalitatearen mesedeko ohitura osasungarriak sustatzen lagundu nahi dugu, eta horretarako, hileroko gomendioak biltzen dituen atal espezifikoa sortu dugu, adineko pertsonen erorikoak saihesteko, lasterketa bat behar bezala prestatzeko, edota bidaia luzeetako gorputz-jarrera desegokien ondoriozko arazoak ekiditeko, besteak beste”, argitu du Herrerok. Webgunean, internauta guztiei irekitako fisioterapia arloko albisteen atal bat ere sortu da.

“Fisioterapia ezagutu” izeneko atala dugu webguneko beste berritasun aipagarri bat, euskal gizarteari gero eta errotuago dagoen diziplina gazte honen dimentsio osoa ezagutaraztea xede duena. “Garrantzi handikoa da erabiltzaileek ondo jakitea fisioterapeutek beren osasuna hobetzeko egin dezaketen guztiaren berri, gure lan-esparru guztiak ezagutzea alegia”, azpimarratu du Elkargoaren arduradunak.

Zentroen bilatzailea

Internauta guztiek erabili ahal izango duten Euskadiko fisioterapia-zentroen bilatzailea dugu euskal fisioterapeuten esparru digital berriak eskaintzen dituen nobedade nagusietako bat, norberaren bizilekutik hurbilen dauden zentroak erraz-erraz aurkitzeko aukera eskainiko duena. “Horrez gain, elkargokidetutako fisioterapeuten bilatzaile bat sartu dugu, pazienteek arreta ematen dieten profesionalak tituludunak diren ala ez egiaztatu eta osasun-lanbide honetan dagoen instrusismoaren aurka borrokatzen lagun diezaiguten”, adierazi du euskal fisioterapeuten presidenteak.

Era berean, webgune berriak elkargokideei zuzendutako atal espezifikoa dauka, profesionalen eguneroko jardunean eta EFEOrekiko harremanetan laguntzeko asmoz. Horren haritik, prestakuntza-ikastaroak biltzen dituen gune bat sortu da fisioterapeuten etengabeko hobekuntzan laguntzeko, baita fisioterapia arloko gertaera guztiak biltzen dituen agenda bat ere.

Azkenik, esparru digital berriak Euskadiko Fisioterapeuten Elkargo Ofizialaren gardentasuna ere hobetu nahi du, eta horretarako, erakundearen bilakaerari buruzko informazio zehatza sartu da, urteko jarduera-txostenak, ekonomia-txostenak eta beste erakundeekin sinatutako hitzarmenak barne.

Berrietara itzultzea