MENU
HASIERA > HERRITARAK > ALBISTEAK
Datorren irailaren 14an (larunbata), Euskadiko Fisioterapeuten Elkargo Ofiziala Fisioterapiaren Munduko Eguna ospatzera batuko da. Bilboko Itsas-Museoan egingo da eta izena “Minaren mekanismoak eta horien abordatze fisioterapeutikoa” da.
Jardunaldira hainbat profesional etorriko dira, Min Kronikoaren arloan adituak. Profesionalek azkeneko aurrerapenen inguruan eta abordatze-estrategien inguruan hitz egingo dute. Euskadiko 200 fisioterapeuta inguru etorriko dira.
Irailaren 8an Fisioterapiaren Munduko Eguna ospatu zen nazioartean. Aurten World Confederation for Phyical Therapy taldeak efemeridea ospatzeko aukeratu duen gaia izan da “Physiotherapists Role in Chronic Pain”.
Berriz ere, Euskadiko Fisioterapeuten Elkargo Ofizialak parte hartuko du egun horretan egingo diren ekintzetan, Bilboko Itsas-Museoan. Jardunaldiaren izena “Minaren mekanismoak eta horien abordatze fisioterapeutikoa” da.
Jardunaldian Euskadiko 200 fisioterapeuta inguru elkartuko dira. Gainera, jardunaldian min kronikoaren arloan adituak diren profesionalak egongo dira, azkeneko aurrerapenen inguruan eta abordatze-estrategien inguruan hitz egingo dute, baita Fisioterapiak azkeneko urteetan izan duen garrantziaz.
Ekitaldiak, hedapen tresna eta kideen arteko elkartze-gunea izateaz gain, Fisioterapiako profesionalen paper garrantzitsua azpimarratu nahi du. Fisioterapiak ikerketek babesten dituzten teknikak eta prozedurak lantzen ditu, eta horiek denboran zehar min kronikoak sor ditzaketen patologiak sendatzen lagun dezakete.
Jardunaldia datorren irailaren 14an (larunbata) izango da, eta doakoa izango da.
Informazio guztia webgune honetan dago: http://diamundialfisioterapiacofpv.com/