MENU
HASIERA > HERRITARAK > ALBISTEAK
Bi erakundeek lankidetza hitzarmen bat sinatu dute, haien arteko harremanetan sakontzeko eta fisioterapiako profesionalak indartu eta defendatzeari begira elkarri laguntzeko.
Enplegu gehiago, laneko intrusismo gutxiago eta aitorpen sozial handiagoa dira Euskadiko fisioterapeuten egoera hobetzeko egiteke dauden auzi nagusiak.
SATSE Euskadiko Erizaintza Sindikatuak eta Euskadiko Fisioterapeuten Elkargo Ofizialak lankidetzarako esparru-akordio bat sinatu dute Euskadiko fisioterapeutentzako garapen profesional handiagoa ekarriko duten jarduketa-lerroak elkarrekin garatzeko.
Esparru-akordioa, Jose Antonio de Leniz SATSE Euskadiko idazkari nagusiak eta Iban Arrien Euskadiko Fisioterapeuten Elkargo Ofizialeko presidenteak sinatua, bi erakundeek haien arteko harremanetan sakontzeko eta fisioterapiako profesionalen interesak indartu eta defendatzeari begira elkarri laguntzeko nahitik sortu da.
Erakunde sindikalak eta Fisioterapeuten Elkargoak uste dute fisioterapeuten garapen profesional handiagoak berekin ekarriko dituela herritarrentzako arreta hobea eta osasun-sistema, oro har, hobetzea.
Esparru-akordioak aukera emango du elkarrekin askotariko lan-ildoak garatzeko. Horiei esker, estuago lan egin ahal izango dute, profesional horiek, bakoitzak bere jarduketa-eremuan, egiten duten lan garrantzitsuaren balioa agerian jartzeko xedez.
Horri dagokionez, SATSEk gogorarazten du fisioterapeutek lesio fisikoak prebenitu eta tratatzeaz, eta arnasketa-arazo eta arazo kardiobaskular eta neurologikoen terapia egiteaz gain, informazioa eta aholkularitza ere ematen dutela pertsona bakoitzari -adina eta egoera fisikoa aintzat hartuta- gehien komeni zaizkion jarduera eta ariketei buruz.
Halaber, elkarte profesionaletik eskatzen dute Lehen Mailako Arretan diziplina erabat integratzeko politikak garatzeko eta horiei bultzada handiagoa emateko. Horren harira, gogorarazten dute beste lurralde batzuetan jasotako esperientziak oso emaitza onak eman dituela jasangarritasunaren eta eskainitako balio erantsiaren alorretan, kolektibo honen eskutik, osasun komunitarioan.
Horrez gain, adierazten dute profesional horiek baliabide gehiago eta hobeak behar dituztela beren lana garatzeko, eta erabaki-organoetan presentzia handiagoa izan dezatela eta osasun-zerbitzuetan parte har dezatela sustatu behar da.
Lankidetzarako esparru horrek ahalbidetuko du fisioterapeuten elkargoko sektore zabalaren historiako arazo handienetako bat agerian jartzea: aseguru-etxe eta osasun-mutualitate askorekin duen merkataritza-harreman prekario eta eztabaidagarria. Konpentsazio ekonomiko duinezak, atzerapenak kobrantzetan, justifikatu gabeko baliabide materialen exijentziak eta bizirauteko askotariko estrategiak eta osasun-zerbitzu bat emateko esparru prekarioa ekartzen dituzten makina bat irizpide eta baldintzatzaile ugari. Sindikatuak adierazi du fisioterapeuten lanaren ikusgaitasuna eta aitorpen soziala areagotzea sustatzeko lana ere egingo dutela.
SATSE eta Fisioterapeuten Elkargo Ofiziala kezkatuta dituen beste arazoetako bat da dagozkion unibertsitate-ikasketak egin gabe pazienteen osasuna eta ongizatea kaltetu dezaketen zerbitzuak eskaintzen dituzten horien intrusismo profesionala. Hori dela eta, zorroztasun handiagoa eskatzen da herritarrentzako iruzur argia diren mota horretako jokabideak jazarri eta zigortzeko orduan.
Euskadiko Fisioterapeuten Elkargo Ofizialarekin lankidetza hitzarmen hau sinatzeak erantzuna eman nahi dio bi erakundeen helburu nagusietako bati, hain zuzen fisioterapeuten interesak defendatzeari, fisioterapiaren ezagutza eta profesionalizazio hobeari lotutako arazoak ebaztera bideratutako edozein jarduketa sustatu eta garatzearen bidez.