HASIERA > ELKARGOKIDEAK > MUGIMENT

ELKARGOKIDEAK

MUGIMENT

MUGIMENT EDUKIA

EFEO MUGIMENT SARIARI ATXIKI ZAIO

Mugiment proiektuak diziplina arteko ekimenen multzoak biltzen ditu, eta horiek jarduera fisikoa sustatu eta sedentarismoa murriztera bideratuta daude, elkarlaneko estrategiak lehenetsiz, ariketarik egiten ez duten pertsonak aktibo bihur daitezen.

Gaur egun, Euskadin, Mugiment sarea ehun eta hogei erakundek baino gehiagok osatzen dute, jarduera fisikoa sustatzeko lanean dabiltzanak, Eusko Jaurlaritza, Osakidetza, foru-aldundiak edo unibertsitateak barne.

Xede bikoitza dugu Mugimentekin bat egitean: alde batetik, lanbidearen profil sanitarioa nabarmentzea, modu aktiboan jarduera fisikoaren sustapenean eta sedentarismoaren prebentzioan lagunduz eta fisioterapiako ikuspegitik programatutako jarduerak eginez, osasun komunitarioko neurri eraginkor eta efiziente gisa; eta, bestetik, proiektuan parte hartzen duten beste erakunde eta agenteekin lankidetza-sareak sortzea, egoera funtzional bereziko herritarrei (hala nola gaixotasun kronikoek eragindako pertsonak) egokitutako ariketa terapeutikoaren bidez esku hartzeko aukerak eskainiz eta ezagutaraziz.

Interes berezia duzuen edo komunitate-arloan lan egin nahi duzuen guztiok, baita ariketa fisikoa sustatu eta sedentarismoa prebenitu eta horri aurre egitearekin lotutako jarduerak diseinatu nahi dituzuenok ere, Elkargoa izango duzue eskura Mugiment sarean zuen jardueraren berri emateko kanal gisa. Poz-pozik egongo gara zuek artatzeko! Zuen proposamenak bidali ahal dizkiozue EFEOko presidente eta atxikipen-proiektu honen koordinatzaile Asier Arrizabalagari (helbide elektronikoa: asier@cofpv.org).