HASIERA > ELKARGOKIDEAK > LOTURA INTERSGARRIAK > ADINGABEKOEN BABES JURIDIKORAKO ARAUDI BERRIA

ELKARGOKIDEAK

ADINGABEKOEN BABES JURIDIKORAKO ARAUDI BERRIA

ADINGABEAREN BABES JURIDIKOA AZALPEN BERRI ARAUEMAILEA

Elkargokide agurgarriok:

Honen bidez jakinarazi nahi dizuegu, haurrak eta nerabeak babesteko sistema aldarazten duen uztailaren 28ko 26/2015 Legean (EAO, 2015-07-29), adingabekoen Babes Juridikoari buruzko urtarrilaren 15eko 1/1996 Lege Organikoaren 13. artikulua aldatu eta atal berri bat sartu dela, 5.a, honela dioena:

Adingabeekin ohiko harremana izatea dakarten lanbideetan eta lan jardueretan sartzeko eta jarduteko bete beharreko baldintza izango da epai irmo bidez sekula kondenatua ez izana sexu-askatasunaren eta ukigabetasunaren aurkako delituren batengatik, esate baterako, sexu-erasoa eta sexu-abusua, sexu-jazarpena, exhibizionismoa eta sexu-probokazioa, prostituzioa eta sexu esplotazioa eta adingabeak galbideratzea eta gizakien salerosketa. Horregatik, halako lanbidean eta lan jardueretan aritu nahi dutenek hori hala dela egiaztatu beharko dute, eta, horretarako, Delitugile Sexualen Erregistro Nagusiko egiaztagiri negatiboa aurkeztu beharko dute.EFEOtik gogoratu nahi dizuegu, asko baitzarete jarduera profesionalean adingabekoekin ohiko harremana duzuenok, aintzakotzat hartu behar duzuela arautegiko artikulu berri horretan zehaztutakoa.

Egiaztagiria pertsonalki eska daiteke Justizia Ministerioan, edota ziurtapen digitalarekin, Ministerioaren webgunearen bitartez.

www.mjusticia.gob.es

Eskabide-eredua (790) webgune horretan eskura daiteke, baina ezin da elektronikoki bidali

http://www.mjusticia.gob.es/cs/Satellite/Portal/es/ciudadanos/tramites-gestiones-personales/certificado-delitos

Aipatutako erregelamendu-araudiaren arabera, zehazkiago esanda, 9. artikuluaren arabera (irakurtzea gomendatzen dugu), Erregistro horretan bildutako datuak profesional fisioterapeutak eska ditzake erakunde kontratatzaileari aurkezteko, eta erakunde honek ere eska ditzake, interesdunaren ageriko baimenarekin.

Ministerioaren Lurralde Ordezkaritzak izango dira, momentuz, erreferentziazko erakundeak, eta Justizia Ministerioak erantsita igorri dizkizuegun argibide-tramite azkarrak diktatu ditu (horien artean, erakundeei zuzendutako taldeka eskatzeko tramitea nabarmen daiteke, beren-beregi). Jakinaren gainean egon zaitezten, Euskadin, Justizia Ministerioaren Lurralde Ordezkaritza Bilboko Elkano kaleko 9 zki.ko 7. solairuan dago (Tel. 944245418).

Edozein zalantza argitzeko, zuen Elkargo profesionalean galde dezakezue.