HASIERA > ELKARGOA > HIRUGARRENENTZAKO ZIURTAGIRIA

ELKARGOA

HIRUGARRENENTZAKO ZIURTAGIRIA

HIRUGARRENENTZAKO ZIURTAGIRIA DOKUMENTAZIOA

Dokumentuaren deskarga



Protocolo Cobro / Devoluciones Cuotas Colegiales anuales



Jakinarazten dizugu ezen Izaera Pertsonaleko Datuen Babeseko 15/1999 Lege Organikoan aurreikusten denaren arabera, zure datuak “Elkargokideak” izeneko fitxategi batean sartuko direla, Datuen Babeseko Euskal Agentziaren Erregistroan inskribatua dagoena eta fitxategi horren arduraduna Euskadiko Fisioterapeuten Elkargo Ofiziala dela.

Izaera pertsonaleko datuen bilketa honen helburua Elkargoarekin daukazun harremana gestionatzea da, hor barne hartzen direlarik urteko direktorioa, eta elkargoko jakinarazpenen, bai eta egon litezkeen akordio, ekitaldi edota eremu profesionalean interesgarri gerta dakizkizukeen albisteen bidalketa ere, edozein baliabide erabiliz, posta elektronikoa barne.

Zuk espresuki baimentzen duzu zeure datu pertsonalak lagatzea beharrezko gertatzen denean Euskadiko Fisioterapeuten Elkargo Ofizialaren zerbitzuen prestaziorako edota beroni dagozkion jardueren garapenerako.Zuk, datuen jabe gisa, zeure adostasuna eta baimena ematen dituzu datu horiek aipaturiko fitxategian sartzeko.

Edozein kasutan erabili ahal izango duzu datuetara sartzeko, zuzenketak egiteko, ezabatzeko eta aurka egiteko eskubidea, Euskadiko Fisioterapeuten Elkargo Ofizialera zuzenduz, helbide honetan: Ibarrekolanda, 15, 48014, Bilbo, Bizkaia, jakinarazpenean LOPD­-DBLO adieraziz