HASIERA > ELKARGOA > ELKARGOKO ZERBITZUAK

ELKARGOA

ELKARGOKO ZERBITZUAK

ELKARGOAREN ZERBITZUAK

Euskadiko Fisioterapeuten Elkargo Ofizialak hasieratik dauzka bere kolegiatuei zuzendutako zerbitzuak; eta hauek, osatuz joan dira beste erakunde batzuekin daukaten erlazioaren bidez.

Bazkide guztiek kolegiatzen diren une beretik goza ditzaketen zerbitzu eta jarduerak ondoko hauek dira:

icono seguro responsabilidad civil

ERANTZUKIZUN ZIBILEKO ASEGURUA

Elkargoko kuotaren barnean hartua dago. Hautaketa-prozesu gogorra igaro ostean, Euskadiko Fisioterapeuten Elkargo Ofizialak Aseguramendu Hitzarmen berria sinatu du ospe handiko Zurich konpainiarekin. Aseguru-entitate horrekin sinaturiko Erantzukizun Zibileko Aseguruaren kontratuak 1.500.000 €ko kalte-ordaineko muga dauka, eta 2015ko urtarrilaren 1ean hasi zen indarrean.

Bermeetako Gutuna || Erantzukizun Zibil Profesionaleko Ezbeharren Adierazpena
icono seguro colectivo de accidentes

ISTRIPUEN ASEGURU KOLEKTIBOA (SURNE)

2011ko uztailaren 1etik aurrera, indarrean sartuko da estaldura berri bat, lehen PSNrekin genuenaren ordezkoa. Istripuan gertatutako heriotza (70 urte artekoa), barematutako baliaezintasun ez-osoa eta erabateko baliaezintasuna (65 urte artekoa) estaltzen dituen asegurua da, SURNE erakundearekin SEGURMECen bitartekaritzaz kontratatutakoa eta 12.000,00 euroko gehienezko estaldura duena.

icono formación

PRESTAKUNTZA

Arlo tradizionalen prestakuntzaren osagarri, ikastaro espezifiko batzuk antolatu dira, kudeaketa-tresna berriei eta azken teknologiak fisioterapeuten jarduera profesionalari aplikatzeari buruzkoak.

Prestakuntzarako sarbidea
icono escuelas de fisioterapia

FISIOTERAPIA ESKOLEN ZERRENDA

Zerrenda
icono asesoramiento jurídico

AHOLKULARITZA JURIDIKO-ADMINISTRATIBOA

Aholkularitza lege- eta informazio-laguntza gisa, zenbait eremutan (zibila, lana, administrazioa).

Aholkularitza
icono comunicación

KOMUNIKAZIOA

Web-orria (www.cofpv.org). Irudia aldatu berri du eta elkargokideentzako zerbitzu berriak biltzen ditu (www.cofpv.org), baita helbide elektronikoa ere (comunicacion@cofpv.org). Zerbitzu horrek fisioterapeuten eta Elkargoaren arteko harremana errazten du. Gero eta gehiago dira web-orrira jotzen duten elkargokideak, curriculumak eguneratzeko, alderdi teknikoak eta legezkoak, eta informazio-buletinak kontsultatzeko eta abar.

Kontactua: comunicacion@cofpv.org

icono elkarberri

ELKARBERRI

Euskadiko Fisioterapeuten Elkargo Ofizialak Informazio Buletina argitaratzen du hilean behin, elkargokideak jakinaren gainean edukitzeko korporazio horren barnean egiten diren berrikuntzen inguruan, baita profesional guztientzat interesgarri diren artikuluak helarazteko ere.

Elkargokide guztiek artikuluak bidal ditzakete informazio-aldizkari horretan argitaratzeko.

Elkarberrirako sarbidea
icono relaciones institucionales

ERAKUNDE HARREMANAK

Elkargoak zenbait forotan eta elkartetan parte hartzen du, eta, hala, gizartearekiko harremanak indartzen ditu.

Gaur egun Euskadiko Fisioterapeuten Elkargo Ofizialak ordezkaritza du Elkargoen Kontseilu Nagusian, Fisioterapiako Kontseilu Nagusian eta Eusko Jaurlaritzan (batzordeak). Gainera, harremanak ditu EHUrekin eta beste zenbait erakunderekin.

icono publicaciones

ARGITALPENAK

Kolegiatu guztiek aaceso-a izango dute plataforma digitaletik Fisioterapiako Cuestiones-era, Fisioterapiaren gaineko lau hilabetean behingo aldizkaritik.

Halaber, fisiocamente-a recibiran-a Elkarberri

icono convenios

HITZARMENAK

Gainera, hainbat erakunde eta enpresarekin sinatutako hitzarmenei esker, elkargokideak zerbitzu gehiagoz profita daitezke, baldintza onuragarriagoetan.

Hitzarmenetara sartu