MENU
HASIERA > ELKARGOA > ELKARGOKO BATZARRA
Lankide agurgarri horiek:
Lehenik eta behin, aukera honetaz baliatuta, elkargokide guztiok agurtu nahi zaituztet
Zuzendaritza Talde berria, funtsean, aurreko Zuzendaritza Batzordeak osatzen du, Leyre Peñaren inkorporazioaz.
Aurrera egin aurretik, eskerrak eman nahi dizkiet publikoki aurreko Batzordeko kide guztiei, eta bereziki Iban Arrien Presidenteari, bere adore eta kemen gartsuaz lanbidea jasotzeko egin duten lan eta ahaleginagatik.
Gure asmoa, jarduketa-ildo berean jarraitzea da, baina erreferentziazko osasun-langilearen irudia indartzeari askoz ere arreta eta bultzada handiagoa eginez, herritarrei egin ahal dugun guztia ezagutaraziz eta helaraziz, eta ospe eta fidagarritasunaren irudi publikoa hobetuz, horixe baita gure balio ukiezin nagusia, betiere Fisioterapia marka ezaguna eta aitortua izatea lortzeko asmoz.
Prestakuntzarako gestoria bat baino gehiago izan behar dugu; Elkargoak joeren bultzatzailea eta merkatu-nitxo eta egiteko era berrien sustatzailea izan behar du.
Horrenbesteko prestakuntza eta horrenbeste denbora eta diru inbertitu izana ezdeusaren parekoak dira, horren buruan onartzeko moduko kalitateko enplegu maila lortzen ez badugu.
Jarduteko era aldatzen ez badugu, beldur naiz, eskaintza publiko murriztua, krisia, alboko mehatxuak eta ezkutuko interesak tarteko direla, orain arte lortutako guztia arrailduko ote den.
Ideiak oso argi dauzkagu: etengabe aldatuz doan mundu lehiakor honetan desberdinak izan nahi badugu, gauzak beste era batera egin behar ditugu.
Agurrik beroena guztiontzat.
Juan Luis Herrero Erquiñigo
Presidentea
2014ko maiatzaren 19an burututako hauteskunde-prozesuaren ondoren, hauexek dira Gobernu Batzordeko kideak: